79 astigar aldatuko dituzte bihar, iaz jaiotako ume bakoitzeko bana

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 29a, 01:00

Zuhaitz Eguna izango da bihar, iaz jaiotakoei ongi-etorria emateko. 12:00etan izango da iazko leku berean, Larra­buru baserri inguruan.

Urtero bazala, ongi-etorria eman nahi die Udalak aurreko urtean jaiotako astigartarrei eta Zuhaitz Eguna antolatu du. Bihar izango da. Iaz 79 ume jaio ziren Astigarragan eta ume horien gurasoek astigar bana aldatzeko aukera izango dute. Hala, umeak eta zuhai­tzak elkarrekin hazi eta batera botako dituzte sustraiak Astigarragako lurretan.

Eguerdiko 12:00etan izango da iazko leku berean: Taula baserritik gora, Larraburu baserri inguruan dagoen zelaian. Udalak parte hartzeko dei egiten die gurasoei. 

Ahal bada oinez eta aitzurrarekin

Kotxeentzat leku askorik ez denez izango, ahal bada oinez joatea gomendatu dute eta baita aitzurra eramateko ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!