Barrenetxea IVa, finalerdietatik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 31a, 02:00

Sagardoaren Txapelketan aurrera egin duten lau bikoteen izenak jakin dira asteburuan. Barrenetxea IV eta Etxabe IIak partidurik ez bazuten ere, zain zeuden Matxin IIIak eta Etxeberria IIIak zer egingo. Azken hauek 32 puntuak gainditzea nahikoa zuten, finalerdietarako pasea lortzeko. Gainditu bakarrik ez, irabazi ere egin zuten, 40-38, Juananea eta San Miguelen kontra.  Finalerdiak jokatuko dituzten lau bikoteak dira: Etxeberria IV-Ion, Matxin III-Etxeberria III, Juaristi-Agirrezabala, eta Uterga eta Olazar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!