Gaztetxoentzat irteera, Arranbide eta Añarbetik barrena

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 31

Igandean mendi buelta egiteko aukera jarri die gaztetxoei Mendiriz Mendi elkarteak. Arranbidetik abiatu eta Añarbetik buelta egingo dute. Parte hartu nahi dutenek elkarteko bulegoan eman behar dute izena gaur, ostegunean edo ostiralean. Prezioa 2 eurokoa da gazteentzat, eta 6 eurokoa helduentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!