Hirugarren alearen aurkezpena, bideoa eta afaria, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 31a, 02:00

Aurkezpena Gaztetxean egingo dute, ostiralean 20:30etan. Aldizkariaren inguruko bideo eta afari musikatua ere, antolatu dituzte. Sarrerak, Garinen.

bit&behin aldizkariaren hi­rugarren alea kalean izango da ostiraletik aurrera. Her­naniko gazteei zuzendutako aldizkaria da Bit&Behin, eta hauen interesei erantzuten dieten gaiak lantzen dira bertan. Bi hilabetetik behin argitarazen dute, eta ostiralekoa hirugarren alea izango da.

«Aldizkariaren sorrera azaltzen duen bideoa proiektatuko dute, 3garren alea aurkeztu eta gero».

Bost gai nagusi
Bost gai nagusi landu dituzte edizio honetan. Feminismoa gaitzat hartuta, Martxoaren 8aren historia eta aurrekariak bildu dituzte batetik. Afrika Erdiko Errepublikako gatazkaren inguruko artikulua ere, landu dute ale honetan. Lanak eta etxibizitza atalean, lan erreformetaz arituko dira. Preso eta iheslarien atalean, Joanes Larretxearen epaiketaren inguruan idatzi dute, eta Beinat Aginagalde eta Axelen idatziak ere, sartu dituzte. Eta azkenik, historian, Kontxi Santxizen hilketa landu dute.

Tiketak, 10 euroan
Aurkezpena Gaztetxean egingo dute, 20:30etan. Berezia izango da, aldizkariaren sorrera azaltzen duen bideoa proiektatuko baitute. Ondo­ren, dirua lortzeko asmoz, afari musikatu antolatu dute. Tiketak Garinen daude salgai, osteguna arte, 10 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!