euskal dantzek girotuta, astebeteko festa antolatu du San Joan Konpartsak. Apirilaren 5etik 12ra Dantzari Festa izango da Hernanin.
Erromeria, hiru egunetan
Dantza emanaldiak ikusi bakarrik ez, herritarrek parte hartzea ere bilatzen du Dantzari Festak, eta aurten hiru erromeria antolatu dituzte. Datozen bi larunbatetan, Plaza Berrin: Alaken taldeak girotuko du aste honetakoa eta Jeiki Hadik datorren astekoa. Igandean berriz, herriko kaleetan zehar egingo dute erromeria.
Talde ugariren partaidetza
Oihartzun haundia du Hernanin egiten den Dantzari Festak eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako taldeek ez dute hutsik egiten urteroko zitara. Igandean egun haundia izango dute. Auzoz auzo dantzan ibiliko dira Gipuzkoako 8 talde, Nafarroako 3, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Zuberoa eta Behe Nafarroako bana; euria egiten badu, Biterin dantzatuko dute. Ondoren, jendetza erakartzen duen Ikurriñaren dantza egingo dute Plazan.
Dantzari Festaren azken egunean, apirilaren 12an ere, Gipuzkoako 7 taldeko dantzarien bisita espero da; kasu horretan, dantzari txikiak izango dira. Erdiguneko kaleak girotuko dituzte; euria ariko balu, Atsegindegin.
Hitzaldia eta erakusketa
Dantzari bakarrik ez, janzkerari ere garrantzia ematen dio San Joan Konpartsak, eta urtero antolatzen ditu honen inguruko ekintzak. Aurten Euskal Jantzien erakusketa egongo da ikusgai Biterin, apirilaren 7tik 11ra. Bestalde, baserritarren janzkera gaitzat hartuta, hitzaldia antolatu dute, apirilaren 9an, Biterin.
APIRILAK 5
19:00 Erromeria Plaza Berrin.
Alaken taldearekin
APIRILAK 6
11:00 Kalejira Hernanin barrena
Ondoren Dantza Ekitaldia Hernaniko auzo eta kaleetan
13:30 Ikurriñaren dantza,Plazan.
15:30 Bazkaria, Atsegindegin
18:00 Erromeria kaleetan zehar
APIRILAK 7 - 11
17:00 -20:00 Euskal Jantzien
erakusketa, Biteri kultur etxean. Antolatzailea: Iraultza
APIRILAK 9
19:00 Hitzaldia: Baserritarren
janzkerak. Biterin.
APIRILAK 12
12:30 Irteera eta dantza emanaldia, erdiguneko kaleetan Ttarla Dantza taldeko txikiekin.
17:00 Dantzari txkien irteera eta dantza emanaldia.
19:00 Erromeria.