Mundarrok 1-2 galdu zuen larunbatean, Mariñoren aurka. Aurreneko zatian irundarrak hobeto aritu ziren eta 0-2 aurreratu ziren. Horietako bat penaltiz sartu zuten. Aurreneko zatia bukatzear zela, gola sartu zuten etxekoek, penaltiz baita ere. Bigarren zatian jokoa hobetu zuten moreek, eta aukerak izan arren, ez zuten berdintzerik lortu. Aipatzekoa da, baja askorekin, 15 jokalarirekin bakarrik joan zirela partidura. Tartean, Iban Lisner jubenilak jokatu zuen.