Izen ematea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 5a, 02:00

Goizutrail mendi maratoi erdia (21,4 km) antolatu dute aurreneko aldiz. Mandoegi igo eta jaitsi beharko da. Maiatzaren 17an izanen da eta izen ematea zabalik dago. Internetez eman daiteke izena kirolprobak.com helbidean. Izen ematea, aurrez, 20 euro da. Goizuetan bizi direnentzat edo erroldatuentzat, 15 euro. Egune­an ematen dutenentzat, berriz, 25 euro. Horrez gain, eskaintza berezia prestatu du Zubimuxu aterpeak kanpotarrentzat. Bez­peratik joanda: afaria, gaua, gosaria eta izen ematea, 50 euroan. Lasterketa goizeko 09:00etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!