Hirugarren urtez, Goizuetako kros herrikoia antolatu dute. Maiatzaren 25ean izanen da eta izen ematea zabalik dago kirolprobak.com helbidean. 9km-ko lasterketa izanen da, Goizuetan barrena. Goizeko 11:00etan hasiko da lasterketa nagusia, baina aurretik, benjamin, alebin, infantil eta kadeteen txanda izanen da. Dohainik hartu dezakete parte. Gainerako izen emateak: 10 euro, aurrez eginez gero; 15 euro, egunean; 8 euro Goizuetakoek; eta 40 euro, afaria+gaua eta gosaria+inskripzioa (Zubimuxu aterpearen eskutik).