partidura entxufatuta, dena ematera atera zen Santo Tomas taldea, eta aurreneko minututik nabarmendu zen. Kiroldegian jokatu zen atzoko neurketa, baina etxean donostiarrek jokatzen zuten; joaneko partiduan, Hernaniko etxeko partidua zena, Santo Tomasen kantxan jokatu baitzen. 64-49 nagusitu ziren donostiarrak, jokatu ziren lau laurdenetatik hiru irabazita: 24--11, 12-13, 17-15 eta 11-10.
Rikardo Garre hernaniarren, entrenatzailearen, esanetan donostiarren esperientzia klabea izan zen: «triple asko sartu dizkigute; eta guk bakarra egin dugu. Zelaian seguruago, sendoago nabari zaie, eta hau denboraldi osoan nabaritzen ari garen faktorea da. Aurtengo Hernanik eta joan den urtekoak ez du zerikusirik. Taldeko jokalari gehienek 17-19 urte bitartean dituzte; eta bizpahiru beterano besterik ez ditugu. Talde sendoa izango gara etorkizunean, baina horretarako, partiduz partidu esperientzia eta segurtasuna hartzen joatea ezinbestekoa da»
Denboraldiko helburua, beteta
Denboraldi bukaerara begira, geratzen diren partiduez hitz eginda, ahalik eta gehien irabazi nahi dituztela dio Rikardok: «denboraldi hasierako helburua, maila mantetzearena, aspaldi bete genuen. Taldea gogoz dago, ilusioarekin eta ez dute amore eman nahi. Orain ahalik eta partidu gehin irabaztea da nahia».