Atletico de Madrid gailendu eta ezusteko berri bat emateko gogoz da Hernani

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 30a

Bigarren itzuli zoragarria egiten ari da Hernani eta ez du as­korik falta, maila man­ten­tze­ko beharrezkoak dituen pun­tuak lortzeko. Bide ho­rretan zita garrantzitsua dute gaur. Madrilgo Tres Cantos zelaian jokatuko dute, Atletico Madriden kontra. Partidua 12:00­etan hasiko da eta in­ternetez zuzenean ikusteko aukera jarri dute www. rug­by­atleticodemadrid.com web orrian.

Borrokarako prest
Bosgarren sailkatua da Atle­tico de Madrid taldea eta play offak jokatzeko sailkatzea du­te helburu. Beraz, partidu zai­la eta gogorra dutela jakinda egin dute Madrilerako bidaia her­naniarrek. Bigarren itzuli ederra egiten ari dira her­naniarrak ordea, eta erakutsi dute ezustekoak emateko gai direla. Hortzak ondo estutu eta garaipena izango dute helburu, gaurkoan ere.

Atletico de Madrid: gogorra aurrean, azkarra lerroan
Talde madrildarra definitzeko bi faktore izan behar dira kontuan: talde gogorra dira aurrean, eta azkarrak lerroan. Esperientzia haundiko jo­ka­lariak ditu aurreko le­rroe­tan: Salazar, Onega eta Brasca kasu. Atzean Canosa erdi­la­riak ema­ten die esperientzia; aipatze­koak dira baita ere, Armental, Bal­bin eta Martin. Kontuan har­tu beharreko bajak ere ba­di­tu Atletico Ma­dridek: Ibarburu harroina min hartuta dago eta Fon­te­sana Hong Kongeko se­rieak jokatzen ari da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!