Vespa Velutina edo Liztor asiarraren inguruko erakusketa jarri dute Biterin Udaleko Babes Zibilak eta Ingurumen Sailak elkarlanean. Goizeko orduak ikastetxeei zuzendu dizkiete; eta herritarrek arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, ikus dezakete. Aurreneko liztor erreginak hasiak dira habiak egiten, eta herritarrei laguntza eskatu diete balkoi, teilatu hegal edo antzeko guneak errepara ditzaten, eta habiren bat ikusiz gero, Udaltzainei abisua eman diezaieten. Erakusketa ostegunera bitartean egongo da ikusgai.