Ibilgailuen erreziboa ordaintzeko azken eguna, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 30a, 01:00

2014ko Ibilgailuen Zerga ordaintzeko garaia iritsi da. Udaletik jakinarazi dutenez, ordaintzeko azken eguna apirilaren 4a da, datorren ostirala hain zuzen. Helbideratuta dauden erreziboak epearen azken egunean kobratuko dira. Helbideratu gabeek etxean erreziboren bat jasoko dute; eta jaso ezean, Udaleko diru bilketa bulegotik pasa behar dute kopia bat jasotzera. Ordainketa egiteko bankuak dira: Kutxabank, Euskadiko Kutxa, BBVA, La Caixa, Banco Popular, Bankoa, Sabadell Gipuzkoano, Banco Santander eta Caja Rural de Navarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!