Hernaniarrak odola ematera deitu ditu Odol Emaileen elkarteak. Hileroko zita asteartean jarri dute, anbulategian, 18:30etatik 20:30etara. Martxoan 51 lagunek eman zuten, eta horietatik bakarra zen berria. Organo donante egiteko aukera ere izango da, ordu berean.