Urrezko lingote faltsuak egiteko tailerra desegin du Ertzaintzak Hernanin, eta hiru gizon atxilotu ditu

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 30a, 01:00

Urrezko lingote faltsuak egin eta saltzen zituen iruzurgile sa­rea de­segin du Ertzaintzak. 70 ur­te­ko tal­deburuak tailer klan­des­ti­noa zuen He­rnaniko etxe batean eta ber­tan egiten zituen piezak.

Lingote faltsuak egin eta saldu
Ertzaintzaren ara­be­ra, 100 gramoko lingote fal­tsuak egiten zituen buruak ber­tan, egiaz, tungstenoz eginak zeu­­­de­nak; urrearen an­tzeko den­tsi­ta­tea duen ma­teriala, eta askoz mer­keagoa dena. Lingo­teak 24 kilatezko urre geruza fin batekin estaltzen zituen eta be­hin pieza bukatuta, beste ko­laboratzaileen lagun­tzarekin sal­tzen zituzten Eus­kadiko sek­toreko saltoki eta bitxi-dendetan. Ertzaintzak ja­ki­narazi duenez, tal­deburuak ondo ezaguna zuen bitxien ne­gozioa eta agiri fal­tsuak era­bilita, 2000-3000 euro ar­teko pre­zioan sal­tzen zituen lingoteak.

Ertzaintzak salaketak jaso di­tu azken aldian Donostiako eta Irun­go sektoreko hainbat sal­to­kie­tatik; eta antzeko saiakeren be­rri ere izan du Gipuzkoako bi­txi dendetan. Euskadiko beste pro­bintzietan ere, antzeko ka­suak izan dira. Joan den astean Do­­­nos­tiako saltoki batek abisua eman, eta iruzurgile sareko bat atxilotu zuten. Ondoren egin­da­ko ikerketei esker eman zuten Hernanin tailerra zuen tal­de­bu­ruarekin. Tailerrean bitxi fal­tsuak egiteko beharrezko guztia zuen, nortasun agiri fal­tsuak, Es­painiako saleros­ketarako den­dei buruzko oha­rrak... Hauek eta iru­zurgile sareko gainerako atxilo­tuak ostegunean geratu ziren epai­leen. Ikerketak zabalik jarraitzen du EAE osoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!