Hernanik 19.732 biztanle ditu. Zein da herritar horien jatorria? Aztikerrek Hernani anitza, jatorri anitz, herri bat ikerketa egin du, Hernaniko Udalak eskatuta, eta osteguneko aurkezpenean eman zituzten datu guztiak. Egindako ikerketatik ateratako datu berezi edo esanguratsuena da, hernaniar gehienak, %33ak, Donostia duela jaioterri bezala. Arrazoia da, garai batean Ospitalean jaiotzen zirenak Donostian apuntatzen zirela. Horren ondorioz, Hernaniko Udalerrian jaiotakoen datua txikiagoa da: %32ak du Hernani jaioterri gisa.
Gipuzkoaren atzetik, nafarrak gehienak
Jatorri aniztasunarekin segita, hernaniarren %78a euskal herritarra dela diote datuek. Baina nondik etorri dira gehien? Gipuzkoatik etorritakoak dute portzentai haundiena, %73,7a hain zuzen. Euskal Herriko gainerako probintziak kontuan izanda, Nafarrek izan dute nabarmen, Hernanirako tiradizo gehien: 556 nafar daude Hernanin. Atzetik, 200 bizkaitar, 57 arabar, eta Iparraldeko 21.
Atzerritar gehienak, espainiar estatutik etorriak
Hernaniarren %22a atzerritik etorriak dira. Horietatik gehienak, %13,9a espainiar estatutik etorriak dira. Gehienak industrializazio garaian etorri ziren Hernanira, batez ere Extremaduratik, Caceres eta Badajoz hain zuzen. Oraindik ere, Espainiako inmigrazioa badagoela azaldu zuten.
Jatorria kontinenteka aztertuz gero, nabarmen, Europatik etorritakoak dira asko: %16,2a. Gehienak, portugaldarrak dira. Aztikerrek azpimarratutako beste datuetako bat da, errumaniarren saldoa positiboa izan dela azkeneko urtean, eta hori erroldatu izanaren seinale izan daitekeela. Inmigrazioarekin jarraituta, europearren atzetik amerikarrak dira gehienak %3,9a. Herrialdeei erreparatuta, hego amerikarrak dira horietatik asko, batez ere, Ekuadorretik etorriak. Atzetik dira afrikatik etorritako herritarrak: %1,3. Kasu honetan, Ipar Afrikatik etorri dira gehienbat, Argelia eta Marokotik. Azkenik, Asiatik etorritako 71 lagun bizi dira Hernanin, eta Ozeaniatik etorritako 2.
Espainia eta Frantziatik etorriak, denbora gehien
Inmigrazioarekin jarraituta, Hernanin denbora luzeena daramakiten herritarrak Espainiatik edo Frantziatik etorriak dira; %71,9a, 1990a baino lehen etorri ziren. Bestelako jatorriei dagokienean, 1990 urtearen aurretik hasi ziren iristen, eta hamarkadaz hamarkada, hazten joan den joera da.
Lau fluxu edo joera, nabarmentzeko
Ikerketa eginda, Aztikerrek ateratako konklusioen arabera, lau fluxu edo joera izan dira orain arte Hernanin: lehena, Espainiatik iritsitakoena. Multzu nagusia 90garren hamarkadan etorri zen, eta ordutik jaisten joan den joera da. Segidan, Euskal Herriko beste lurraldeetatik etorritakoak; hazten ari den joera da hau. Hirrugarren tendentzia da, Gipuzkoatik etorritakoena. Kasu honetan, joera nahiko ekilibratua izan da, antzeko mantendu da. Eta azkenik, Europar Batasuna, Amerika, Afrika eta Asiako jatorria dutenena. Hazten doan joera da hau, Europa ez komunitateko jatorria duten herritarren antzera.