Lehenengo eta hirugarren postuak, Donostiako Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 11a, 02:00

Lehengo asteburuan jokatu zen Gimnasia Erritmikoko Donostia Torneoa, eta hernaniarrak izan ziren txapeldunak. Hirugarren postuan ere igo ziren podiumera. Izan ere, hainbat herritako talderen artean, Hernaniko bi taldek hartu zuten parte, jubenil mailan. Hernani A taldea izan zen podiumeko gorengo koxkara igo zena, txapelketa irabazita, eta Hernani B taldea, berriz, hirugarren gelditu zena. Bi taldeetako gimnasta gehienak Hernanikoak bertakoak dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!