Kantabriara irteera antolatu da

Kronika - Erredakzioa 2014ko apirilaren 9a

Maiatzaren 9, 10 eta 11n Kantabriara bidaia egingo dute Goiz Eguzkikoek. Izen-matea apirilaren 28an egin beharko da, eta zozketa maiatzaren 5ean egingo da. Gutxienez, 40 pertsonak eman beharko dute izena irteerarekin aurrera egiteko. 157 euro balio ditu logela bikoitzak, eta 30 euro gehiago, bakarka nahi duenak. Suanceseko hotelean egingo dute lo, eta toki hauek bisitatuko dituzte: Santan­der, San Vicente de la Barquera, Sopladoko kobazuloak, Santillana del Mar eta Amabirjinaren Santuarioa. Ordainketa Kutxabank-eko kontu honetan egin beharko da: 2095 5041 12 1072811903.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!