Iaz jaiotako 79 astigartarrei ongi etorria, igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 26a, 01:00

Zuhaitz Eguna izango da igandean, 12:00etan. 2013an jaiotako haurren gurasoei dei egiten die Udalak parte hartzeko.

Urtero bezala, Zuhaitz Egu­na antolatu du Udalak, azken urtean jaiotako asti­gartarrei ongi etorria emateko. Igan­dean izango da eta iaz jaiota­ko 79 astigartarren gurasoek astigar bana aldatzeko auke­ra izango dute. Hala, biak elkarrekin hazi eta batera botako dituzte sustraiak Astigarragako lurretan. Udalak dei egiten die gurasoei animatzeko.
Eguerdiko 12:00etan izan­go da iazko leku berean: Taula baserritik gora, Larra­buru baserri inguruan dago­en zelaian.
Oinez joateko gomendatu dute eta ahal dutenek aitzu­rra eramateko eskatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!