Goizetik gauera, galditu gabe

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 26a, 01:00

Eguraldiak askorik lagundu ez arren, giro ederrean ibili ziren larunbatean, herriko gazteak. Goizetik gauera, ez zen aspertzeko tarterik izan. Goizean olinpiadak egin zituzten: sokasaltoan, pañuelitoan... eta beste hainbat joku xelebretan ibili ziren. Ondo pasatzeko eta par pixka bat egiteko aukera izan zen, behintzat. Ondoren, bazkaltzeko elkartu ziren Joseba Barandiaran plazako arkupetan. Denera, 60 bat lagun. Bazkalostea, Pelax bakarlariak girotu zuen eta arratsaldean, 3indarrok elektrotxarangaren txanda izan zen. 2-3 orduz aritu ziren, plazako arkupetan, Zipotzan, Ekaitzen, Ikatzan...  Eta eguna bukatzeko, hiru kontzertu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!