Bi urte lan egin ondoren, Igor Elizegi, Auxtin Elizegi, Txema Apezetxea, Maite Alsua, Ibon Elizegi eta Unai Mirandak beraien karguak utzi eginen dituzte, Umore Ona Elkartean. Aurreko larunbatean izan zen elkartearen urteroko ohiko batzarra eta bertan zuzendaritza batzordea berritu zen. Aurreko 6 batzordekideen ordez, honako hauek sartu dira: Jon Uitzi, Ester Tomasena, Beñat Lekuona, Juan Loiarte, Aritz Zubiri eta Urtzi Irazusta. Aho batez onartu zen 6 proposamenei baiezkoa ematea.
Erabaki gehiago
Batzarrean beste erabaki batzuk ere hartu ziren. Horien artean: prezio batzuk egokitzea, udaran kanpo aldean mahaiak jartzea, bazkideen urteko bazkaria 10 euro kobratzea eta urtean behin, urte horretan hildako bazkideen eskela bat jartzea.