PAC diru laguntza tramitatzeko epea apirila hasieran izanen da

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 12:21

Martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitarte izanen da tramitatzeko aukera, ohiko lekuan. Udalaren ziurtagiriak ostegunerako egotea espero da.

Nafarroako Gobernuak nekazarientzako eman ohi duen PAC diru laguntza eskatzeko aukera izanen da aurten ere. Eta diru laguntza hori tramitatzeko epea, martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitarte izanen da, ohiko lekuan.
Udalak, zenbait herritarrei ziurtagiria eman behar izaten die eta jakinarazi dute, ondo bidean, ostegunerako udale­txean egonen direla. Ziurtagiria behar dutenek, udaletxera deitu beharko dute.

Makutsuloko mendia
Ostegunean, ez ohiko Plenoa izan zen Aranon, gai bakarrari buruzkoa. Makutsuloko mendian basoa ateratzeko enkantea egin da eta zeini adjudikatu erabaki zuten. Casa Errandoneari, 24.540 euroko eskaintza egin zuten, Udalak jakinarazi duenez. Ohiko Plenoa, apirilaren 3an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!