Astelehenaz geroztik, larunbat gauean-igande goizaldean Astigarragan galdu zen gaztearen bila jarraitzen dute. Bere familia eta lagunek azaldu dutenez, Iñaki Garcia izena du, donostiarra da eta 34 urte dauzka. Astigarragako sagardotegi batean izan ziren afaltzen eta azkenengo arrastoen arabera, pertsona batzuek gauerdi partean ikusi zuten Martutenen, poligono 27ko garai bateko sarreran, Vertiz kontzesionarioaren parean. Egun hauetan, Ertzaintza Urumea ibaian ibili da bila, besteak beste. Informazioren bat izanez gero, honako telefonoetara deitzeko eskatu dute: 650 550 367 edo 664 390 046.