Literaturak eta gizarteak zer harreman daukate?

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 29a, 01:00

Jon Alonso iruñarrak adibide gisan jarriko ditu Italiako 1945-75eko idazleak, asteartean, 20:00etan, Biterin.

Literaturak zertarako balio dezakeen ikusteko, Jon Alon­sok Italiako idazle batzuk go­goratuko ditu asteartean Her­nani­n. Besteak beste, Leonar­do Sciascia idazlea da horietako bat, momentuko errealitatea azaldu zuena bere lanetan, eta Alonsok behin baino gehiagotan aipatuko duena (goiko argazkian haren estatua ondoan azaltzen da).
Funtsean gaur egunean ere balio dezakeena egin zuten 1945-75 urteetako Italiako idaz­le haiek, eta kasu horiek ekarriko ditu Alonsok.

«Idazle edo zinemagile batzuen lana beti izango da errealitate sozialaren gaineko klabe kritiko batzuk ematea»

Alonso, irakasle, itzultzaile eta idazle
Jon Alonso idazlea Iruñean jaioa da, ikastolan eta AEKn irakaslea izandakoa. IVAPen egin du lan, administrazio-hizkera errazaren alde. Na­farroa­ko Gobernuan itzultzaile. Besteak beste argitaratuak ditu: Idiaren eraman handia, Agur Darwin edo Katebegi galdua obrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!