Orioren aurka jokatuko du gaur Umore Onak, etxetik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 29a, 01:00

Aurreko asteko atsedenaldiaren ostean, Oriora joan beharko dute gaur Umore Onako futbolariek. Orioko Mirotzak taldearen aurka jokatuko dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Karela kiroldegian izanen da. Goizuetarrek azken partidua galdu egin zuten, baina aurreko hiru partiduak irabazi eta indarrean hartuko dituzte gipuzkoarrak. Orio Umore Ona baino postu bat beherago dago sailkapenean, baina alde haundia dute puntutan. Partidu ugari galdu dituzte gipuzkoarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!