Zubirik Otaegirekin jokatuko du gaur, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 29a, 01:00

Ostegunero eta larunbatero bezala, erremonte jaialdia izanen da gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera. Lau partidu jokatuko dira eta aurrenekoan, Aritz Zubiri goizuetarrak jokatuko du. Otaegi izanen du lagun eta indarrak neurtuko dituzte Segurola eta Aizpuru IIIaren aurka. 35 tantotara izanen da. Sagardoaren Txapelketako bi partidu ere izanen dira gaur jaialdian. Bestalde, Zubirik ostegunean ere jokatu zuen, Juanenearekin, eta 28-35 galdu zuten Ezkurra IIa eta Saldiasen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!