Herreran eta Añorgan jokatuko dute bihar, Goizuetako pilotariek

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 29a, 01:00

Bi pilota partidu jokatuko dituzte bihar Umore Onako pilotariek. Alde batetik, Herreran (09:00), Iker Salaberria goizuetarrak Jon Mariezkurrena iruñearra izanen du lagun, eta Ugalde-Etxeberria aurkari (Oiarpe-Oiartzun). Bestetik, Añorgan (11:00), Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea goizuetarrek Yaniz-Cuairan izanen dituzte aurrez aurre (Iruñeako Oberena).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!