Ereñotzuko Auzo Udalak, bi hitzaldi antolatu ditu Donostiako Haritzalde taldearekin elkarlanean. Hitzaldiak Urumea ibaiarekin eta inguruko errekekin lotuta sortutako ondare kulturalari buruzkoak dira.
Ostegunean izan zen aurreneko hitzaldia, Leitzaran eta Urumea ibaietan, emakumeak busti egiten dira proiektuaren ingurukoa eta asteazkenean izango da bigarrena: Urumea ertzeko industria ondarearen aztarnak. Alfredo Moraza Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoak emango ditu azalpenak. Iluntzeko 19:30etan izango da auzo etxean.
Arano, Goizueta eta Leitzako kontakizunak
Osteguneko hitzaldian, azalpenak ematen, Emakumeak busti egiten dira proiektuan parte hartu zuten ordezkariak izan ziren: Ainhoa Ansa Aranotik, Izaskun Bakero eta Mertxe Huizi Goizuetatik, eta Junkal Otxotorena eta Idoia Lasarte Leitzatik (Aresoko ordezkariak ezin izan zuen). Herritar hauek berreskuratu dute garai batean urarekin lotuta emakumeek egiten zituzten lanen informazioa bai argazki zaharrak. Eta horren berri eman zuten ostegunean, besteak beste: labaderoetako lana, esku arrantza, ipuinak eta kondairak, garbiketarako tresnak... Proiektuarekin, egutegiak atera zituzten.