Iralekuen hitzarmenari buruz bilera informatiboa, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 29a, 01:00

Goizuetako Udalak behin behineko onarpena eman zion Iralekuen konbenioari (lurren jabetza zehazteko) martxoaren 18ko ez ohiko plenoan. Definitiboki onartu aurretik, bilera informatibo bat deitu dute herritarrekin gaiaren inguruan hitz egiteko. Oso garrantzitsua dela gogorarazi dute eta bilerara azal­tzeko dei egin dute. Apirilak 4, ostiralean izanen da arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko ganbaran.

Bilerara joateko, deitu
Bilerara joan nahi dutenei aurrez deitzeko eskatu dute, 012 telefonora dohainik edo bestela, Udalera: 948 51 40 06.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!