Ehiztariek ohiko batzarra eginen dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 29a, 01:00

Aranoko Ehiztarien Elkarteak ohiko batzarra eginen du gaur. Soziedadean izanen da. Ohi bezala, bi deialdi egin dituzte. Aurrenekoa, arratsaldeko 18:30etan da eta bigarrena, 19:00etan.


Kuotak zehaztu
Bost gairen inguruan ariko dira: 2013-2014ko balantzea onartzea, 2014-2015eko kuotak onartzea, bazkide berriak, zuzendaritza, eta erregu eta galderak.


Azaltzen ez den bazkideak,
30 euroko igoera kuotan

Jakinarazi dutenez, justifikaziorik gabe azaltzen ez den baz­kideak 30 euroko igoera izanen du urteko kuotan. Be­raz, azal­tzeko dei egiten dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!