Sagardoaren Txapelketa bere onenean dago. Finalerdietarako bi txartel erabakita eta beste bi erabakitzeko, eta borroka horretan, Barrenetxea IVa hernaniarra eta Etxabe IIa, Oialume Zarren izenean. Gaur beraiek ez dute jokatuko, baina besteek egiten dutenak zuzenean eragingo die.
Matxin III eta Etxeberria III, 32 tantoren bila
Bi txartel daude jokoan, eta horietako bat Gurutzetak dauka eskura, Matxin IIIa eta Etxeberria IIIaren eskutik. Nahikoa dute 32 tanto egitea Juanenea eta San Migueli (Gaztañaga), eta beraiek pasako lirake finalerdietara. Hain zuzen, 32ra iritsiko ez balira, Barrenetxea IV eta Etxabe IIak lortuko dute pasea.
Petritegik eta Saizarrek jadanik eskutan daukate final erdietarako txartela.
Larre Gain vs. Bereziartua beste txartelaren bila
Finalerdietako bigarren txartela Ezkurrak eta Endikak jokatuko dute, Etxeberria IVa eta Ionen kontra. Irabazten duena aurrera, eta galtzen duena atzera, kalkulu gehiagoren beharrik ez: Larre Gain vs. Bereziartua.
Gainerako bi txartelak erabakiak daude. Petritegik (Juaristi-Agirrezabala) eta Saizarrek (Uterga-Olazar) jokatuko dituzte.