Zumitza taldean apuntatzeko aukera, denboraldi hasieran

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 29a

triatloi denboraldia hastera dijoa, eta zalantzan zegoenak oraindik badauka aukera Zumitza taldean apuntatze­ko. Zumitza taldean da­goe­neko aurreden­boraldian dira, eta iaz adinako indarrarekin ekin diote gainera.

Guztira 14 lagun
Hernaniko taldean 14 lagun ari dira; iaz baino gehiago. Pixkanaka taldea haunditzen ari da, eta 12 gizon eta 2 ema­kume ari dira orain. Taldeko arduradunek jakinarazi dute oraindik badagoela aukera apuntatzeko, eta zalantzan dagoen guztiari dei egiten diote animatu daitezela.
Talde txikia da Zumitza taldea, eta lagunarte polita aurkitu du animatzen denak.  Bakarrik joan beharrean, lagunartean entrenatu edo lehiatzeko aukera ematen du talde batean apuntatzeak, eta probatu dutenek ez dute zalantzan jartzen taldearen babesean askoz erosoagoa dela triatloia.

Orain arteko emaitzak
Proba batzuk jokatu dituzte dagoeneko, eta hauexek dira emaitzak: Mungiako sprint duatloian (5 km korrika, 20 km bizikleta, 2,5 km korrika): Imanol Sagarzazu 78garren, 1:03:55 denbora eginda. Mun­giako sprint duatloian (neu­rri berak): Imanol Sagarzazu 58ga­rren, 1:05:57 denbora­re­kin. Oñatiko duatloi mo­tzean (10 km korrika, 40 km bizi­kleta, 5 km korrika): Ima­nol Sagar­zazu 99garren, 2:09:23. Altsa­suko sprint dua­tloian (5 km korrika, 20 km bizikleta, 2,5 km korrika): Kepa Pikabea 57garren, 1:15:27. Isabako ne­gu­ko tria­tloi­an (8,3 km ko­rrika, 22 km bizikleta, 10 km skia): Asier Ocon 59garren, 2:44:45. Libre lasterketa Her­na­nin (5 km ko­rrika): Ines Arrei­tunandia 3ga­rren ema­ku­mezkoetan; Ima­nol Sagar­zazu 4garren eta Oier Cobo 14garren, gizonezkoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!