Txindokiko Itzalera irteera, hilaren 24ean

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 10a, 02:00

Hernaniko Gazte Txokoak irteera antolatu du 11-16 urte bitarteko gazteentzat, Txindokiko Itzala zuhaitz parkera. Irteera apirilaren 24ean izango da (eta ez maiatzean), eta egun osoko plana izango da. Bazkaria, eskularruak eta erropa erosoa eraman behar dira. Aldez aurretik izena eman behar da, Gazte Txokoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!