Aurreko astean hiru puntu lortu zituen Mundarrok etxetik kanpo eta gaur bide beretik jarraitzen ahaleginduko da etxean. Mariño taldea izango du aurrez aurre, 16:00etatik aurrera, Zarkumendegin. Astigartarrek ez dute nolanahiko taldea izango aurrean. Izan ere, bosgarren postuan daude irundarrak. Hala ere, goiko postuetan dabiltzanei irabaziak dira etxeko mutilak eta oraingoan ere ez dira beldurtuko. Mundarrok 8garren postuan jarraitzen du 7garrenetik 3 puntutara.