hainbat urtean itzalagoan ibili eta gero, indarberritzen ari da Hernaniko Jocc Txirrindulari taldea. Alebin eta infantil mailako umeak dabiltza bertan, eta guztira 26 gaztetxo ari dira, herrian beti sona haundikoa izan den kirolari auspoa ematen.
Aizarnazabal Saria, gaur
Astero-astero eta herriz herri ibiltzen da Hernaniko koadrila, eta aste honetan Aizarnazabalen neurtuko dituzte indarrak, eskualdeko kideekin. Joan den astean Zarautzen eta aurrekoan Hernanin bertan izan zuten proba, taldeko argazkia ateratzeko ere aprobetxatu zutena.
Zikuñako Ama
Horrez gain, Zikuñako Ama zikloturista taldeak jakinarazi du, bihar Berrobira joan-etorria egingo dutela, 09:00etan aterata, Zinkoeneatik.