Hernaniko bi talde nagusiek gaur jokatuko dute Zubipen, batak bestearen atzetik, eta jokoan dituzte gizonezkoek itxura, eta emakumezkoek lasaitasuna. Futbol festa polita, beraz, gaur, 16:30etatik aurrera, Zubipeko zelaian.
Anaitasuna, laugarren postuan eta gora begira
Erregionalen Ohorezko mailako taldeak jokatuko du lehendabizi, 16:30etan. Hernaniri ez zaio kontrario onena tokatu, Anaitasuna. Azkoitiarrak laugarren izaki, gora begira daude, eta jokoan dituzten partidu guztiak egur batean borrokatzeko prest. Hernaniarrek berriz ez dute gauza haundirik jokoan. Postuz lasai daude, eta liga bukatzeko zazpi partiduren faltan, itxura on bat emateko gogoz aterako dira zelaira.
Gizonezkoek 16:30etan jokatuko dute, eta emakumezkoek 18:15etan.
Lasaitasuna, eta zerbait gehiagoren bila
Emakumezkoen Euskal Ligan Hernanik 18:15etan jokatuko du, gizonezkoen ondoren. Hernaniarrak hortxe daude, 9garren postuan, ez gora eta ez behera, eta oraindik jaitsierako aukera erabat gainetik kendu gabe. Hala ere, goiko postuak ere bertara dituzte; adibidez, gaurko kontrarioa, Berrio-Otxoa, hiru puntura dute.