Mendiriz Mendi elkarteak Arranbidetik abiatu eta Añarben barrena antolatu du gaztetxoentzako hurrengo buelta. Apirilaren 6an egingo dute buelta, hau da, datorren igandean. Parte hartu nahi duten gaztetxoek gaur, edo datorren asteko astelehen, ostegun edo ostiralean eman behar dute izena, elkarteko bulegoan (Iturregi Plazan z/g). Prezioa 2 eurokoa da gaztetxoentzat eta 6 eurokoa helduentzat.