San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute aurten ere. Lanek 32x48 zentimetroko tamaina izan behar dute; kartoi lumazko formatuan entregatu behar dira, nahi adina kolorerekin eta edozein modalitatetan. Formatu digitalean ere entregatu behar dira lanak, 300ppp-ko erresoluzioarekin eta CMYK formatuan. Kartelak San Joan Jaiak. Hernani 2014 izenburua izan behar du. Entregatzeko epea datorren ostiralean, apirilaren 4an bukatzen da; Biteri kultur etxean entregatu behar dira. Kartel irabazlea maiatzaren 5a baino lehen aukeratuko dute.