Udaleku irekiak antolatu ditu Euskara Zerbitzuak beste urtebetez, Hernanin. 3-10 eta 11-12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutakoak dira aurten ere. Txikienenak uztailaren 2tik 25era izango dira; eta gaztetxoenak 7tik 25era. Izena emateko epea zabalik dago. Hernanin ikasten duten neska-mutilek ikastetxean bertan dute izen-emate orria. Gainerakoek Euskara Zerbitzura jo dezakete edo 943 33 70 29ra deitu, edo euskara@hernani.net helbidera idatzi.