Nafarroako Kirol Jokoaren Txapelketako partiduak jokatuko dira gaur Goizuetan. Benjamin eta infantil mailakoak izango dira eta biek, finelerdiak izango dituzte jokoan. Benjaminetan, Umore Onako Salaberria eta Apezetxeak Berriozarko Imaz eta Salcedoren kontra jokatuko dute. Joan den astean, larunbatean jokatutako joaneko finalerdietan, Berriozargo Imaz eta Salcedok 18-13 irabazi zuten. Infantiletan, Umore Onako Apezetxea eta Huicik neurtuko dituzte indarrak, Lagunak taldeko Mutuberria eta Garcesen kontra. Partiduak, 18:30etan hasita.