Don Carmeloko ikasle ohiak elkartu ziren, aspaldi ikusi gabeko lagun baten bisita sorpresarekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 28a, 01:00

Urteroko ohiturari hutsik egin gabe, Don Carmeloko ikasle ohiak elkartu ziren joan den asteburuan. Herriko sagardotegi ezagun batean bazkaldu zuten, aurten nobedade batekin. Aspaldi ikusi gabeko lagun ohi bat animatu zen aurten: «oso berezia izan zen, 35 urte inguru pasa baitira azkenekoz elkar ikusi genuenetik. Bakoitza zein ginen asmatu nahian aritu zen; momentu oso hunkigarriak bizitu genituen». Datozen hitzorduetara begira, oraindik animatu ez diren ikasle ohiei luzatu diete deia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!