2013ko errenta eta aberastasuna aitortzeko kanpaina berehala da martxan: apirilaren 7tik aurrera autolikidazio proposamenak onartu litezke; eta apirilaren 11tik aurrera, gainerakoak.
Autolikadazioa ikusteko bi modu
200.000tik gora proposamen bidaliko dira aurten Gipuzkoan, 2014an egingo diren aitorpenen erdia baina gehiago. Gaur hasiko dira proposamen horiek bidaltzen, eta apirilaren 11ra bitartean iritsiko dira etxeetako buzoietara.
Etxean jasotzera itxaron gabe, internetez begiratzeko aukera ere bada aurten. Asteazkenetik aurrera www2.gipuzkoa.net web orrian begiratu litezke. 2013ko Errenta jartzen duen koadroaren gainean klik eginda.
Jasotako autolikidazio proposamenarekin bat eginez gero, onartu egin behar da telfonoz edo internetez. Onartzeko epea apirilaren 7tik aurrera egongo da zabalik. Joan den urtean proposamenen %90,1a onartu zen.
Proposamenak ikusi eta onartzeko, errenta mekanizaturako zita hartzeko edo informazio gehiagorako:
‘www2.gipuzkoa.net’
Errenta mekanizatuan,ordua hartu behar da
Errenta aitorpena Latsunbeko bulegoan egin nahi dutenek, hau da, mekanizatua izateko, zita hartu behar da aldez aurretik. Hitzorduak apirilaren 10etik aurrera hartu litezke telefonoz 902 100 040ra deituta edo internet bidez www2. gipuzkoa.net web orrian. Mekanizatua egiteko epea hurrengo egunean zabalduko dute, apirilaren 11n eta eta ekainaren 25era arte izango da aukera.
Euskeraz egiteko aukera
Errenta aitorpena euskeraz egiteko aukera dago, eta Hernaniko Udalak urtero animatzen ditu herritarrak euskeraz egitera.
Zer izaten dute kontuan?
Herritar batzuei dirua jasotzea tokatuko zaie, eta beste batzuei, itzultzea. Diru sarrera orokorrei dagokienean, kontuan hartzen dute: lanaren etekina edo soldata; bankuko interesak; etxe bat saldu edo errentan jarri izana... Dedukzioetan berriz, kontuan hartzen dute: dedukzio orokorra; seme-alabak izatea, menpeko pertsona baten edo desgaitasuna duen baten kargu izatea, etxebizitza errentan hartu edo erosi izana...