Lana bilatzerako garaian, eman beharreko pausuak eraginkorrak izateko hainbat ikastaro ematen ari da Daiteke enplegu zerbitzua, azken hilabeteetan. Apirilera begira bi ikastaro antolatu ditu: lan elkarrizketen ingurukoa aurrena; eta lana mugikorretik nola bilatu erakusteko, bestea.
Elkarrizketak landu
Laneko elkarrizketak lantzea da datorren ostiraleko ikastaroaren helburua: Nolakoak daude? Zer izan behar da kontuan?... Komunikazioa nola landu ere erakutsiko dute, lan bila dabilenak konfiantza hartu dezan. Biterin emango dute, 09:30etatik 11:30etara.
Mobileko aplikazioak,lana bilatzeko
Tegnologia berrien erabilerarekin lotuta, lana bilatzerako orduan zein aplikazio diren eraginkorrak eta nola erabili erakutsiko dute bigarren ikastaroan. Parte hartu nahi dutenek Android sistema duen mugikorra eraman eta interneta izatea ezinbestekoa da. Ikastaroa apirilaren 10ean da, Biterin, 09:30etatik 11:30etara.
Izena emateko, hiru modu
Ikastaroak debalde dira, baina parte hartzeko izena eman beharra dago. Hiru modu daude: Sandiusterrik pasa, 943 57 54 24/688 635 282ra deitu edo email bat idatzi jaionea@daiteke.com helbidera.