Abesti klasiko eta modernoak, Hernasax eta Donostia Brassen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 28a, 01:00

Musikaz gozatu eta gozatu araz­tea da gaurko kon­tze­r­tuaren nahietako bat. Her­nasax talde hernaniarrak eta Donostia Brassek be­de­ratzi abestiko errepertorioa an­to­latu dute, Milagrosan, 19:30­etan eskainiko duten ema­nal­dirako. 
Saxo, piano eta perkusio hotsekin interpretatuko di­tuzte Hernasaxen lau abe­s­tiak: The Lone Arrange Goes Sax Mad!, Slavonic Dance nº8, St. Paul´s suite Op. 29 Nº2 eta Czárdás. Roberto Pachecok zuzenduko ditu 18 musikari hernaniarrak. Donostia Brass taldeak haizezko metal int­sumentuak eta perkusioa uztartzen ditu bere ema­nal­dietan.Juan Carlos Ribellesek eta Erlantz Fernandezek egiten dituzte zuzendari eta irakasle lanak. Gaurko ema­naldian taldea osatzen duten bederatzi musikariek joko dituzten abestiak hauek dira: Fiesta gitana en el Sacro mon­te, La Storia, Marcha fúnebre de una marioneta, Amapola eta Kraken

Musika Banda Lekeition, igandean
Hernaniko Musika Bandak Lekeitioko elizan du hu­rren­go zita. Igandean, Roberto Pa­checok zuzenduta, bost abes­tiko kontzertua emango du­te, iluntzeko 20:00etan ha­sita: Overture to a new age, La torre del oro, Grabiel´s Oboe, Disney Fantasy eta West side story (1957).  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!