Urumea eta Leitzaran ibai inguruko emakumeen istorio eta kontakizunak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 27a, 01:00

Ereñotzuko Auzo Etxean izango da hitzaldia, iluntzeko 19:00etan hasita.

Urumea eta inguruko erreken bueltan sortutako on­dare kulturalari buruz bi hitzaldi antolatu dituzte Ere­ño­tzun. Do­nostiako Haritzalde tal­deak, Ura, ibaiak eta he­rriak erakustea jarri du San Tel­mo museoan. Honen harira, egitarau zabala proposatu dute Donostialdean, eta Ere­ño­tzuko Auzo Udalak proposamen horiekin bat egin eta hi-tzaldiak antolatu ditu.
Leitzaran eta Urumea ibai­e­tan emakumeak busti egi­ten dira hitzaldia da au­rre­ne­koa. Ereñotzuko Auzo Etxe­ko aretoan emango dute gaur, eta bertan kontatuko dituzte Leitza, Areso, Goizueta eta Ara­­noko emakumeek lantaldean jasotako istorio eta kontakizunak. 19:00etan.

Industriaren aztarnak, datorren astean
Urumea ertzeko industria ondarearen aztarnak da antolatu duten bigarren hitzaldiaren izenburua. Alfredo Mo­raza, Aranzadi Zientzia El­karteko arkeologa izango da hizlaria. Hitzaldia Auzo Etxe­ko areto nagusian emango dute, asteazkenean, iluntzeko 19:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!