«Zuzeneko kontratazioak egiteko prozedimentu baten beharra dago»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 27a, 01:00

Alkateari egindako proposamena bidali du prentsa oharrean EAJk.

Administrazio publikoak sor­­­tzen duen aberastasuna Her­na­niko enpresa ezberdinei nola banatu azaltzen duen proposamena bidali dio EAJ alderdiak Alkateari. Propo­samen horren berri emateko prentsa oharra bidali du Kro­nikara. Oharrean dio, kontratazio zuzenak egiterako or­duan, Udalak prozedimentu bat jarraitu beharko lukeela: «Udalarekin eta Ongintza Patronatuarekin lan egiteko prest dauden enpresa guztien artean, beharren araberako baremoa zehaztu beharko li­tzateke. Asmoa da, arotz, elektrizista, pintore... arlo ezberdinetako beharretarako 4-5 enpresatako taldeak sortzea, bakoitzaren datuekin: orduko prezioa, prestutasuna, eran­tzuteko gaitasuna, lanerako dituzten medioak...».
EAJk dio, espero dutela prozedimentua berehala martxan izatea, eta hilabeteren buruan, aurreselekzioa egina izatea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!