«Indiako Kerala herriko partehartze prozesua da hemen nahi duguna»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 27a, 01:00

Alkateak Indiako bidaiaren berri eman zuen Plenoan. Zortzi puntu bozkatu zituzten, tartean, Karabelgo urbanizazio lanak.

indiako Kerala herrian izan da Luis Intxauspe alkatea, bertako herritarren partaidetza eredua gertutik ezagutzen. Astearteko Plenoan bi­daiaren arrazoiak eta nondik norakoak azaldu zituen.
Au­rretik abisatu ez izanaren zergatia azaldu zuen le­hen­dabizi: «joan den urtean Di­­pu­tazioak partaidatzaren in­guru­ko jardunaldiak antolatu zituen. Ber­tan izan zen Marta Ha­r­necker, partehartzean adi-t­ua; ponentzia bat eman eta Gi­puzkoako egoera ezagu­tu zuen. Aurten Indiako Kerala he­rrira bidaia bat zuen aurreikusia Haleckerrek, bertako partaide­tza prozesua ezagutu eta konferentzia batzuk ema­te­ko. Dipu­tazioari gonbitea lu­zatu zion eta erabaki zen hiru ordezkari joatea: bi Dipu­ta­ziokoak eta bat herrien ordezkari gisa. Azken hau Bea­saingoa izatea erabaki zen. Azken orduan ordea, Di­pu­tazioko ordezkari batek huts egin eta Hernaniri eskaini zioten. Bat-bateko erabakia izan zen, berehala erabaki beharrekoa, eta hori izan da aurretik ez azaltzearen arrazoia»

«Udalarentzat 480 euroko kostua izan du»
Keralan ikusi eta ikasitakoaren berri eman zuen ondoren Alkateak. Bertako eragile politiko, sozial, emakume talde, auzo elkarte... eta abarrekin elkarrizketatu zirela azaldu zuen, eta  baita ere Har­necke­rrekin batera, prozesua bertatik ber­tara ezagutu zutela: «Ber­tan lantzen ari diren partehartze prozesua oso interesgarria izan da Hernanirentzat. Bertatik ezagutu izana baloratzekoa da, bertan lantzen ari baitira guk hemen landu nahi duguna. Partehartze Ba­tzordean auzo elkarteekin egiten ari garen lana esaterako, ildo horretatik dijoa».
Bidaiaren kostuaren gaiari ere heldu zion alkateak: «bi­daia eta hotelaren gastuak Dipu­ta­zioak ordaindu ditu. Bertako otorduak eta garraioa gure kon­tu izan dira. Eta itzultzaile bat ere kontratatu genuen.  Her­na­niko Uda­larentzat, guztira, 480 euroko gastua izan da».
Oposizioak prentsan ateratako oharren inguruan ere ari­tu zen Alkatea, eta tonoa eta mo­­dua ez zaizkiola egokiak iruditu gaineratu zuen: «Pren­tsan, PSE-EEk zioen munduko beste puntara joan behar al den partehartze eredu bat ezagutzera. Gure  erantzuan da: bai. Jus­tu Ke­ralan lantzen ari diren partehartze prozesua baita interesgarria Hernanirentzat. Uda­lak aurrera daramazkin partehar­tze prozesuen in­gur­uan PSE-EEk galdetutakoaren harira, esan behar dugu baietz, bai legegin-tzaldi honetan eta bai aurrekoetan ere, izan direla parte hartze prozesuak: kirol instalazioak, gazte lokalak, ikas­tetxeetako patioak, auzo elkarteak...» Morcillok eran­tzun zuen interesantea izan daitekeela bidaian ikusi eta ikasitakoa, baina gizarte Indua, kastak, ez datozela bat garapenarekin: «espero dugu han ikasitakoa he­men praktikan jarri ahal iza­tea, nahiko nuke! Baina gure ustez, ez da modelo egokiena».
EAJk prentsan Indiako de­mo­kraziari buruz esandakoen harira, Alkateak azaldu zuen Indiako Kerala Estatuko de­mo­krazioa bat datorrela Gobernu Talde honek demokrazia uler­tzeko duen ikuspuntuarekin: «oso garatua dute, Eu­­­ro­pako herri askok baina ga­ra­tuagoa». Amonarraizek eran­­tzun zuen,  kasten arazoa ez dela oso demokratikoa: «herrialde hori errefe­ren­te iruditzen bazaizue zoragarri, bai­na guretzat ez da hala».

Kargu hartzea eta Karabelgo obrak ere, aztergai
Indiako puntuaz gain, beste zazpi aztertu zituen astearteko Plenoak. Karabelen Urumearen bueltan egin beharreko urbanizazio lanen ordena aldatzea adostu zuen Plenoak, aho batez. Orain, obren ordena izango da: zubia, errotonda eta lezoia. Bestalde, Bego Zuzak zinegotzi kargua hartu zuen.

Chillida-Leku, hizketagai
Chillida-Lekuren gaia nola da­goen galdetu zuen PSE-EEk erre­­­gistro bidez. Alkateak eran­tzun zion Diputazioak eta Eus­ko Jaurla­ritzak hala adostuta, azken hau ari dela Chillida familiarekin tramitatzen. Uda­la ere prozesuan parte hartzeko prest dagoela badakitela azaldu zuen Alkateak, eta orain negoziazioa zertan dagoen jakin zain daudela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!