Kaxkoa garbi mantentzeko kartel lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 27a, 01:00

Kaxko Elkarteak jarri du lehiaketa martxan eta nahia da, kartel horien bitartez Kaxkoa txukun mantentzeko dinamika sortzea. Lehiaketa irekia da eta kartelak maiatzaren 19a bitartean jasoko dituzte.

Kaxko historikoa txukun mantendu nahi du Kaxko Elkarteak. Mezu hori za­bal­du eta herritarren artean txu­­kuntasunaren dinamika sortze aldera, Kartel Le­hia­ke­ta antolatu dute. Irekia da, hortaz, eskatzen diren bal­­dintzak betez gero, edo­nork hartu dezake parte.

Kartelaren oinarriak
Jatorrizko lanek 42x59cm-ko tamaina izan behar dute eta edozein modalitate artistiko eta kolore onartzen dira. Bi formatutan entregatu behar dira: kartoi lumazko eus­karrian eta formatu di­gi­talean. Azken honek lehen aipatutako neurriak, 300­ppp-ko erresoluzioa eta CMYK formatua izan behar di­tu. Txukuntasunaren dina­mika herritarrei bar­ne­ra­tzeko asmoz, kartelak lemaren bat izan behar du; esaterako: Kaxkoa txukun-txu­kun, Kaxko garbia, zer­ga­tik ez?, Zure herria maite ba­du­zu, zaindu... Jabetza intelektualari da­go­kionean, lehiakideak izan­go dira honen jabe, eta baita aurkeztu litezkeen errekla­mazioen arduradun ere.

Epeak eta sariak
Kartelak maiatzaren 19a bi­tar­tean entregatu litezke, Kax­­ko Elkarteko egoitzan, as­teazkenetan, 19:30etatik 21:00­etara. Sinadurarik gabe en­tre­gatu behar dira, kar­ta­zal itxian, eta egilearen ize­na, hel­bidea eta datuak zehaz­tu­ta. Sarituen berri maiatzaren 21a baino lehen emango dute.
Hiru sari izango dira: 400 euro irabazlearentzat, 200 euro bigarrenarentzat eta 100 euro hirugarrenarentzat. Erabakia apelaezina izango da eta saritutako obra Kaxko Elkartearentzat geratuko da. Bestalde, saririk jaso ez eta justifikazioa eramaten du­tenei, itzuli egingo zaie in­prentako gastua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!