Banka etikoa zer den, nola funtzionatzen duen, zeintzuk diren onurak... Txarla informatiboa antolatu du Hernaniko Stop Kaleratzeak taldeak. Hernaniarrek nahi adina informazio jasotzea da hitzaldiaren helburuetako bat, eta horretarako, Fiare eta Cop. 57ko kideak gonbidatu dituzte.
Hitzaldia bi kide hauen azalpenekin hasiko da, baina herritarren partehartzeak ere, pisua izango du. Asmoa da, bertaratzen diren guztiek dituzten galderak eta zalantzak argitzea. Horregatik, mahainguru antzeko batean bilduko dira, informazioa zuzenekoa eta gertukoa izan dadin. Hitzaldia Biterin izango da, gaur, iluntzeko 19:00etan. Irekia da.
Elkarretaratzea bihar, Donostiako Kutxa aurrean
Gipuzkoako Stop Kaleratzeak eta IRPH-ko kaltetuek elkarretaratzea deitu dute bihar. Donostian izango da, Andia Kaleko egoitzan, arratsaldeko 16:30etan.