Hernanik ez zion garaipena erraztu Alde Zaharrari. Liderraren kontra jokatu zuten seniorrek Altzako kiroldegian. Partidua oso parekatua joan zen, eta hernaniarrek maila altuan jokatu dezaketela erakutsi zuten beste behin. Donostiarrak nagusi izan ziren ordea partidu amaieran, 72-70 gailenduta.