Partidu zaila izaten da beti Santo Tomasen kontrakoa...

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 29a, 01:00

Gaur ere Santo Tomas Lizeoak zail jarriko dizkio gauzak Hernaniri. Klasiko bat da gaurko partidua, eta hernaniarrek pronostikoak hausteko asmoa dute. Donostiarrak laugarren daude sailkapenean eta joku puntu bikainarekin. Hala ere, joanekoan Hernanik irabazi zuen, bi puntugatik, eta azken partiduetako maila ona ikusita, ez dago ezinezkorik.
Gaur, 16:45etan, kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!